korua

Bilboko Rossini Abesbatzak Zeanurin kantauko dau

Asier Abrisketa 2024ko urr. 16a, 11:04

Zapatu iluntzean izango da kantaldia Andra Marin eta Karl Jenkins konpositorearen A Tribute to Women kontzertua taularatuko dau abesbatzak.

Oingo zapatuan, hilak 19an, Zeanuriko Andra Mari parrokiak Bilboko Rossini Abesbatzaren kantaldia hartuko dau, 19:00etatik aurrera. Koru "zarzuelero" bilbotarrak A Tribute to Women kontzertu eskainiko dau zapatuko emonaldia.

Luis Perezen zuzendaritzapean, Celia Baños pianojolea eta Anabe Hernandez narratzaileagaz, Piccolo String Camerata orkestak Karl Jenkins konpositorearen A Tribute to Women kontzertua taularatuko dau Andra Marin. Kontzertuan, Jenkinsen lan adierazgarrienetako batzuk kantauko ditu abesbatzak, andren unibersoaren inguruko aukeratutako poema errezitaldiagaz lagunduta. Rossini abesbatzak berak ekoiztuten dau hau ikuskizunau.

Karl Jenkins konpositorearen obrak entzun ahalko dira zapatuko emonaldian.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!