Urutxurtuk urte askoan tranbiaren inguruko materiala, batez be grafikoa, batu eta ikertu dau orduko arratiarren bizimoduan eta gizartean tranbiak euki eban eragina aztertzeko. Barikuan, bere Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964) liburuan oinarrituta azalduko dau garraiobide harek arratiarrentzat eta Arratiarentzat euki eban garrantzia.
Jarduera hau, bideak, sareak eta loturak gaitzat daukien Ondarearen Europako Jardunaldien programa barruan dago.