bola-jokoa

Altzusta nagusi Zeanuriko Kofradien Arteko Bola Txapelketan

Jon Urutxurtu 2024ko urr. 7a, 11:21

Altzustako taldea, 2024ko kofradien arteko bola txapelketearen irabazlea

Bigarren Otzerinmendi eta hirugarren Asterria sailkatu ziran, 16 eta 15 txirlogaz hurrengoz hurrengo.

Altzustak irabazi eban 2024ko Zeanuriko kofradien arteko bola txapelketea. Altzustako bolalekuan jokatu zan taldekako txapelketa hau urri bigarrenaren 5ean, eta lehenengo tokia etxekoak, altzustarrak, eskuratu eben 18 txirlo botata. Bigarren Otzerinmendi eta hirugarren Asterria sailkatu ziran, 16 eta 15 txirlogaz hurrengoz hurrengo.

Laukote irabazlea honako bolari honeek osatu eben: Juan Carlos eta Mikel Izurza aita-semeak, Asier Ibarrondok eta Jon Bereikuak.  Txapelketako bolaririk gazteena 13 urteko Jon Beitia izan zan eta beteranoena 87 urteko Esteban Ozerinjauregi. Aitamen berezia merezidu dabe parte hartu eben andrazko biak: Dorleta Goioagak, Altzuako kofradiagaz eta Magali Beitiak Otzerinmendigaz.

Udalerria osatzen daben zazpi kofradietako ordezkariak hartu eben parte taldeka jokatzen dan txapelketan: Altzuak, Altzustak, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak, Otzerinmendik eta Uribek. Taldea lau bolarik osatzen dabe, bolari bakotxak sei jaurtiketa egiten ditu, eta taldekide guztiek botatako txirloen batuketea hartzen da kontuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!