bola-jokoa

Zapatuan jokatuko da Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketea

Asier Abrisketa 2024ko urr. 1a, 12:25

Argazkia: Jon Urutxurtu.

Altzustako sanmigeletako egitarauaren barruan jokatuko da txapelketea auzoko bolalekuan, 17:30etik aurrera.

Altzusten San Migel jaiak ospatuko dira oingo astegoienean eta honeen barruan, Zeanuriko Kofradien Arteko Bola Txapelketea dago programauta hilaren 5erako, zapatuta. Arrastiz, 17:30ean hasiko da Altzua, Altzusta, Asterria, Ibarguen, Ipiñaburu-Undurraga, Otzerinmendi eta Uribeko kofradien arteko lehia.

Kofradia bakotxetik, lau bola jokalarik hartuko dabe parte eta bakotxak, sei jaurtiketa egin ahal izango ditu. Gero, taldekide guztiek botatako txirloen batuketea egingo da zein kofradiak irabazi dauan ebazteko. Bardinketea egongo balitz, gerrea jokatuko da honeen artean.

Igaz Undurragako kofradia izan zan irabazlea, hamasei txirlo botata. Bigarren Altzusta izan zan hamaika txirlogaz eta Otzernimendi hirugarren, hamar txirlogaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!