auzoak

Zapatuan hasiko dira Uribeko sanmigelak

Asier Abrisketa 2024ko ira. 19a, 10:55

Lehen egunean bazkaria eta karta-jokoak egongo dira eta domeka zein astelehenean, ospakizun erlijiosoak izango dira protagonista.

Zeanuriko Uribe auzoan, San Migel ermitearen inguruan ospatuko dira Arratiako lehen sanmigelak oingo astegoienean hasita. Datozen asteetan Arteako Elexabeitin, Igorreko Mikelen, Zeanuriko Altzustan eta Bediako Jauregi-Yeurin be egingo dira santuaren aldeko ospakizunak

Uribe auzoan zapatuan, hilak 21, hasiko dira jaiak. Eguerdian, auzo bazkariaren eta arrastian, Mus eta Briska Txapelketearen inguruan batuko dira auzotarrak jai giroan. Domeka eta astelehenean barriz, mezearen inguruan izango da jaia. Domekan barauskarria eta txistulariak egongo dira meza ostean eta astelehenean, urdaia eta txokolatea egongo da.

Egitaraua

Urri lehenengoak 21, zapatua

  • 14:00etan, auzo bazkaria.
  • Arrastian Mus eta Briska txapelketak.

Urri lehenengoak 22, domekea

  • 12:30ean, meza nagusia. Ostean, barauskarria eta herriko txistulariak.

Urri lehenengoak 23, astelehena

  • Arimen aldeko mezea (ordua domekako mezan zehaztuko da).
  • 17:00etan, urdaia eta txokolatea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!