Urri lehenengoaren 19an, eguena, Aitzol Altuna historialari eta Desmontando la vasconizacion tardia (2017) zein El euskera en los estados en los que se ha hablado (2021) liburuen egileak Agirre lehendakariaren inguruko berbaldia emongo dau Zeanurin. Kultur Etxean izango da, 19:00etan, Jose Antonio Agirre Lekube Lehendakari nafarra berbaldia. Zeanuriko Gorbeia Jubilatu eta Pentsionisten alkarteak antolatu dau ekimena, herritar guztiak konbidauz.
Jose Antonio Agirre Lekube (1904-1960) politikari abertzale eta jeltzalea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria izan zan, 1936ko urri bigarrenaren 7tik erbestean 1960an hil zan arte. Gerra Zibilaren garaian izentau eben lehendakari eta Eusko Gudarostearen buruzagitzea hartu eban bere gain Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren defentsa antolatu ebalarik, konbergentziako gobernua osatuz.