euskera plana

Zeanuriko Udalak Euskera Plana diseinetako saioa antolatu dau zapaturako

Asier Abrisketa 2024ko ira. 12a, 12:01

Galdeketearen ondorioak aurkeztu eta Euskera Plana diseinetako oinarriak ezarriko dira zapatu goizeko topaketa irekian.

Maiatzean hasi eban Zeanuriko Udalak herrirako neurrian egindako Euskera Plana diseinetako prozesua saio parte-hartzaile bat antolatu eta herritarren artean galdetegi bat zabalduta. Oin, bigarren saio parte-hartzaile bat antolatu da hilaren 14rako, zapatua, 10:00etatik 13:00etara Kultur Etxean. Izena hurrengo galdetegia beteta emon daiteke eta saioa euskeraz egingo bada be, itzulpen zerbitzua egongo da.

Bertan, maiatzean zabaldutako galdetegiaren ondorioak aurkeztuko dira jentaurrean. Batutako eretxiak, euskerearen alde antolatutako ekintzen balorazinoak, proposamenak eta identifikautako eragile aktiboak zeintzuk diran azalduko dira, hau da, herriko euskerearen egoerearen diagnostikoa aurkeztuko da. Hau, Euskera Plana diseinetako oinarriak ezartzeko iturburua izango da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!