“Jaiak bai, borroka ere bai” lemapean, Palestina eta Venezuelaren aldeko ekintza ludikoak antolatu ditu Eguzkiolak

Bea Azpiri 2024ko abu. 12a, 12:53

Igazko erreka jeitsierea

Bihar eta etzi, Palestinaren aldeko vermouth musikatua eta erreka jeitsiera egongo dira eta barikuan Venezuelaren aldeko berbaldia.

Urtero lez, Zeanuriko jaietako ekintza ludiko errebindakatzaileak prestatu ditu Eguzkiolak. Bihar, hilak 13, 13:00etan, mikro irekiagaz Palestina gogoan, vermouth musikatuagaz gozatuteko aukerea egongo da Egukiolako lokalean.

Eguaztenean, 13:00etan, izango da Arratia errekatik jeitsierea. Aurten, Palestinaren aldeko aldarria egingo dabe, Palestina askatu eta genozidioa gelditu lemapean. Partaideek, lokalean bainujantzia jantzi eta flotagailu eta uleorde koloretsuagaz ekingo deutsie jeitsiereari. Presa apurtutik plazaraino joango dira, ekintza ludiko eta aldarrikatzailean. Errekatik ibilteko oinetako erosoak eroateko gomendioa egin dabe antolatzaileek.

Barikuan, barriz, 18:00etan, Venezuelaren alde topa egin eta Zer gertatzen da Venezuelan? izeneko berbaldia egingo dabe Zulay Gil eta Maritza Milano aktibisteak, hauteskunde osteko Venezuelako giro nahasiaren barri emoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!