Ordutegiari jagokonean, 02:30ean eta 05:00etan, autobusen geralekuan, hartu ahal izango dira autobusak herrira bueltetako.
Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM), Galdakao eta Zornotzako Udalakaz batera, herriko jaietako egun nagusietan, gaueko autobus zerbitzua dauka martxan. Arratia, Amorebieta-Etxano eta Galdakaoko gazteek, kotxea hartu beharrean, autobusa erabili dagien.
Zerbitzua bagilaren 8an ipini zan martxan, Igorreko jaietan, eta urri lehenengora arte, Galdakaoko jaiak izan arte, egongo da.