Zeanuriko Andra Mari jaietako egitarauaren barne, abuztuaren 14an egingo dan herri bazkaria dago. Daborduko, txartelak ipini dira salgai jubiladuen tabernan eta honeek erosteko aukerea, abuztuaren 7ra arte luzatuko da. Helduentzako prezioa 22 eurokoa da, ume zein langabetuentzako barriz, beherapena dago, hamabi euro.
Menu normala aukeratzen dabenei patatak errioxar erara, oilasko errea eta pantxinetea zerbitzauko jakie. Baina aukeran, badago menu beganoa be. Barazki menestrea, pistoagaz betetako kalabazina eta abenazko dultzea izango dabe honeek.