Almintza Sega Elkarteak antolatuta, garagarrilaren 27an Binakako Andrazkoen III. Sega Sail Lehiaketea jokatu zan Altzon, jaietako egitarau barnean. Bertan, Irati Astondoa zeanuriztarra lehiatu zan Malou Henriksen danimarkarragaz batera. Hirugarren egin eben, probea 16 minutu eta 9 segundotan amaituta.
Azkarrenak Izadi Arrospide eta Maide Garmendia izan ziran, 14 minutu eta 57 segundogaz eta bigarrenak, Alaitz Imaz eta Jugatx Agirre, 15 minutu eta 22 segundotan egin ebezan lanak. Astondoa eta Henriksen-en ostetik barriz, Susana Lopez eta Luixa Uzkudun geratu ziran, 17 minutu eta 28 segundogaz.