Zapatuan, hilak 20, hasi ziran Zeanuriko Ipiñaburu auzoko jaiak. Txupinazoa bota ostean, auzo bazkaria eta Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketako saio puntuagarria egon ziran auzotarren gozamenerako. Asteon, beste jai egun bi egongo dira. Bihar, hilak 24, Santiago eguna ospatuko da eta etzi, hilak 25, Santa Ana.
Garagarrilak 20, zapatua
- 12:00etan, jaien hasikerako txupina.
- 14:00etan, auzo bazkaria.
- Bazkalostean, animazinoa, bingoa...
- 19:00etan, Bola Txapelketea, Zeanuriko Kofradia Txapelketarako puntuagarria.
- 20:00etan, txokolatea.
Garagarrilak 25, eguena (Santiago eguna)
- 12:00etan mezea. Ostean barauskarria herriko txistulariek girotuta.
- 17:00etan, umeentzako jolasak.
- 17:00etan, Mus eta Briska txapelketak. Izen-emotea eguerdian zarratuko da 605 591 101 telefonoan.
- 18:00etan, artile tailer erakustaldia Monseren eskutik.
- 19:00etan, ardi-txakurren erakustaldia.
- 20:30ean, txarri giharra eta trikitilariak.
Garagarrilak 26, barikua (Santa Ana eguna)
- 12:00etan, Arimen mezea eta ostean barauskarria.