eskupelotea

Zeanuriko Pelota Txapelketako lehen finalerdiak jokatuko dira asteon

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 22a, 16:21

Eguaztenean izango dira promesa mailako finalerdi biak eta datorren martitzenean, hilak 30, nagusien mailakoak.

Zeanuriko LIV. Pelota Txapelketea jokoan dago eta lehenengo finalaurreko partiduak garagarrilaren 24an, eguaztena, jokatuko dira. Promesen mailako partiduak izango dira, frontoian 18:45ean hasiko da lehena. Etxeita-Uriondo bikoteak Alberdi-Mendia izango dau aurrez aurre eta gero, Hormaetxe-Erkiaga II eta Okamika-Bullon lehiatuko dira.

Datorren martitzenean barriz, hilak 30, nagusien mailako finalerako txartelak egongo dira jokoak. Orduan Iglesias II-Elorz II eta Egurrola-Goiburu batetik, eta bestetik, Beitia II-Kalbo eta Ramirez-Galarza jokatuko dira.

Finalak Zeanuriko Jaietan izango dira. Abuztuaren 13rako, martitzena, dagoz programauta arrastiko 18:00etatik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!