jaiak

Gaur zarratuko da Zeanuriko Jaietako Frontenis Txapelketarako izen-emotea

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 18a, 11:43

Gaur, hilak, 18ra arte emon daiteke izena 696 631 491 telefonora Whatsapp-era idatzita; izen-abizenak eta adina zehaztu behar dira mezuan.

Bikoteka jokatuko da Zeanuriko Jaietako Frontenis Txapelketea garagarril amaieran eta abuztu hasikeran eta finalak, abuztuaren 14ean izango dira. Izen-emotea zabalik dago hilaren 18ra arte 696 631 491 telefonora Whatsapp mezu batean izen-abizenak eta adina zehaztuta. Doban da izen-emotea.

Hiru maila dagoz, adinaren araberakoak. Umetxoen mailan, Lehen Hezkuntzan dagozan umeek hartu ahalko dabe parte, 7 eta 12 urte bitartekoek hain zuzen be. Honeek lau lagunentzako meriendea irabaziko dabe. Gazteen mailan barriz, DBHn dagozan gazteak egongo dira, 12 eta 16 urte bitartekoak, lau lagunentzako merienda-afaria dago jokoan. Hortik aurrera, helduen maila jokatuko da eta irabazleentzako saria, lau personentzako afaria izango da.

Binaka jokatuko da txapelketea, neskena, mutilena zein mistoa izan daiteke bikotea. Banaka be emon daiteke izena eta gero, antolatzaileek osotuko ditue bikoteak. Partiduak 18 tantura eta gehienez, 15 minutora izango dira. Finalak barriz, 22 tantura jokatuko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!