auzoak

Zapatuan hasi eta datorren astean jarraituko dau Ipiñaburun Santiago jaiak

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 17a, 09:17

Zapatuan auzo bazkaria eta Bola Txapelketea dagoz antolatuta eta datorren astean, Santiago eguna ospatuko da eguenean eta Santa Ana barikuan.

Zeanuriko Ipiñaburu auzoko Santiago jaioak oingo zapatuan, hilak 20, hasiko dira eguerdiko txupinazoagaz. Auzo bazkaria, txartela lortu dabenentzako, eta Bola Txapelketea izango dira zita garrantzitsuenak. Datozen jai egunak ostera, eguena eta barikua izango dira, hilak 25 eta 26, hurrengoz hurrengo.

Santiago egunean, eguena, mezea egongo da eguerdian eta gero, herriko txistulariek girotutako barauskarria. Arrastian barriz, umeentzako jolasak, Mus eta Briska Txapelketak, artile tailer eta ardi-txakur erakustaldiak eta gero, trikitilariakaz girotutako afaria. Barikuan Santa Ana ospatuteko ostera, arimen aldeko mezea eta barauskarria egingo dira eguerdian.

Garagarrilak 20, zapatua

  • 12:00etan, jaien hasikerako txupina.
  • 14:00etan, auzo bazkaria.
    • Bazkalostean, animazinoa, bingoa...
  • 19:00etan, Bola Txapelketea, Zeanuriko Kofradia Txapelketarako puntuagarria.
  • 20:00etan, txokolatea.

Garagarrilak 25, eguena (Santiago eguna)

  • 12:00etan mezea. Ostean barauskarria herriko txistulariek girotuta.
  • 17:00etan, umeentzako jolasak.
  • 17:00etan, Mus eta Briska txapelketak. Izen-emotea eguerdian zarratuko da 605 591 101 telefonoan.
  • 18:00etan, artile tailer erakustaldia Monseren eskutik.
  • 19:00etan, ardi-txakurren erakustaldia.
  • 20:30ean, txarri giharra eta trikitilariak.

Garagarrilak 26, barikua (Santa Ana eguna)

  • 12:00etan, Arimen mezea eta ostean barauskarria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!