jaiak

Gaur zabaldu dira Zeanuriko Jaietako Kartel Lehiaketarako bozkaketak

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 15a, 09:59

Astelehen eta martitzenean, 18:00etatik 20:00etara, egongo dira kartelak ikusgai udaletxeko pleno aretoan.

Zeanuriko Andra Mari Jaiak abuztuaren 10etik 16ra ospatuko dira eta aste honetan, ebatzita geratuko da jaietako iruditegia izango dan kartela. Horretarako, txapelketea egin da eta proposamenak aurkeztuta, bozkaketea egingo da. Heldu zein umeen proposamenak ikusteko, gaur, hilak 15, eta bihar artean hurbildu behar dira herritarrak udaletxera, 18:00etatik 20:00etara.

Umeen Kartel Lehiaketarako botoak udaletxean emon behar dira. Helduen Kartel Lehiaketarako barriz, online galdetegi bat dago. Bertan, ikus zein bozkatu daiteke bakotxaren gustukoena. Ume eta gaztetxoentzako saria liburu eta jolasetarako bonua izango da. Nagusientzako saria barriz, euskal produktuen otzarea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!