Zeanuriko Jaietako Frontenis Txapelketarako arauak argitaratu barri ditu Zeanuriko Udalak. Bikoteka jokatuko da txapelketea garagarril amaieran eta abuztu hasikeran eta finalak, abuztuaren 14ean izango dira. Izen-emotea zabalik dago hilaren 18ra arte 696 631 491 telefonora Whatsapp mezu batean izen-abizenak eta adina zehaztuta. Doban da izen-emotea.
Hiru maila dagoz, adinaren araberakoak. Umetxoen mailan, Lehen Hezkuntzan dagozan umeek hartu ahalko dabe parte, 7 eta 12 urte bitartekoek hain zuzen be. Honeek lau lagunentzako meriendea irabaziko dabe. Gazteen mailan barriz, DBHn dagozan gazteak egongo dira, 12 eta 16 urte bitartekoak, lau lagunentzako merienda-afaria dago jokoan. Hortik aurrera, helduen maila jokatuko da eta irabazleentzako saria, lau personentzako afaria izango da.
Binaka jokatuko da txapelketea, neskena, mutilena zein mistoa izan daiteke bikotea. Banaka be emon daiteke izena eta gero, antolatzaileek osotuko ditue bikoteak. Partiduak 18 tantura eta gehienez, 15 minutora izango dira. Finalak barriz, 22 tantura jokatuko dira.