Zapatuan Zornotzako pelotalekuan jokatu zan Bizkaiko Herriarteko LIV. Txapelketako atzen jardunaldia. Aurreko hileetan sailkatuta, Zeanuri eta Markinako pelotariak egon ziran aurrez aurre hiru partidura jokatu zan finalean. Markinarrek bi irabazi ebezan eta beraz, eurentzako izan ziran txapelak. Oin dala 17 urte heldu ziran lehenengoz finalera eta ordutik 9 irabazi ditue, txapelketako faboritoak dira.
Lehenengo, kadete eta jubenilen partiduak jokatu ebezan Zeanuri eta Markinak. Biak irabazi ebezan markinarrek, alde handiagaz ganera. Lehenegoan Unax Arrizabalaga eta Iker Otxoantezana 22-4 nagusitu ziran Liher Beobide eta Tasio Ozerinjauregiren kontra. Gero, Mikel Egurrola eta Markel Calvok be 22-4 irabazi eben, Bingen Beitia eta Igor Egiliorren kontra.
Partidurik lehiatsuena atzena izan zan, nagusiena hain zuzen be, finala ebatzita baegoan be. Bertan, Anton Erkiaga eta Benat Etxeitza zeanuriztarrak urten ziran garaile, 22-18, Josu Agirremalloa eta Alain Pujanaren kontra.