auzoak

Undurragan sanpedroak ospatuko ditue astegoienean

Asier Abrisketa 2024ko eka. 27a, 11:41

Barikutik domekarako egitaraua antolatu dabe auzotarrek: txitxi-burduntzia, kalejirea, mezea, bazkaria, erromeria, igel zein bola jokoak eta umeentzako jolasak.

Zeanuriko Undurraga auzoko jaiak dira sanpedroak, bagilak 29, eta honeen inguruan urtero legez, astegoienerako egiraraua antolatu dabe. Holan, auzoko heldu zein umeentzako ekintzak antolatu dira barikutik domekara. Egun handia zapatua izango da eta San Pedro ermitearen eta mezearen inguruan batuko da jentea. Baina domekan be hurbilduko da persona ugari, umeentzako ekintzak eta VI. andrazko eta gizonezko Bola Txapelketea jokatuko dalako.

Undurraga hainbat etxe multzok osotuten dabe, auzotarrek ezetuten dabezanez: Undurra, Undurra goikoa, Urrutxie, Mintegie, Arbine, Agarre, Olabarri, Palomares, Altxagutxi, Antzone, Orbe, Ibargutxi, Masmalena eta Obrako etxeak. Sasoi batean auzo handi bat zan, eskola eta dendakaz, baina urtegia eta zentral hidroelektrikoa eregi zanean, auzoko etxe eta bide asko galdu ziran.

Zeanuriko Undurragako jaiak

Bagilak 28, barikua
  • 21:00etan, jaien hasikerea eta txitxi-burduntzia.
Bagilak 29, zapatua
  • Goizean zehar kalejirea auzoan.
  • 11:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.
  • 15:00etan, auzo bazkaria.
  • 18:00etan, Eingo taldeagaz jantzaldia. 
  • Ondoren igel jaurtiketa txapelketea.
Bagilak 30, domekea
  • 13:00etan, umeen bola txapelketa.
  • 17:00etan, umeentzako jokoak.
  • 18:00etan, VI. andrazko eta gizonezko Bola Txapelketa.
  • 20:00etan, jaien amaierea, txokolatea eta zozketea

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!