Haizeak Bizirik eta Bortziri Malerreka kolektiboek Etxalarren sortutako erakusketea da HAMAIKA. "Hamaika errazoi gure lurraldea defendatzeko" lelopean, Irantzu Piquero artistearen ideatik abiatuta, Euskal Herriko hamaika irudigileren lanak batzean ditu. Bagilaren 19tik 28ra egongo da ikusgai Zeanuriko Eguzkiola lokalean, goizez 11:00etatik 13:00etara eta arrastiz 18:00etatik 20:00etara.
Eskulturek, poesiak, hegaztien fanzineak eta margolanek osotuten dabe "lurraldearen defentsarako eta makroproiektuek aurkako" erakusketea, Euskal Herritik biran dabilena. Horrezaz gainera, Arratia inguruko gatazka ekologikoak be landu dira Zeanurin: autopista elektrikoa eta Kastillo parke eolikoa, besteak beste.
Arratia inguruko kolektiboak makroproiektuen aurka burrukan
Makroproiektuen problematikeari aurre egiteko, Arratia inguruko hainbat eragile batuko dira Eguzkiolan bagilaren 26an, 19:00etan. Bertan Aire Hemendik (Ubidea), Makatzak (Arratia), Aiaraldeko Mendiak Bizirik (Orozko eta Aiaraldea) eta Kastillo Bizirik (Otxandio) taldeek egingo dabe Lurraldeen aurkako trantsiziotik, lurraldeen trantsiziora berbaldia. Eurekaz egongo da Alvaro Campos EHUko irakasle eta ikertzailea be. Berbaldia girotuteko, Saioa Larrea sortzailea eta Kotxino Martes musika taldea egongo dira.