Domekan izan zan Zeanuriko Aire Zabaleko VI. Margolan Lehiaketea, Udalaren laguntzeagaz, herriko pintura taldean antolatuta. Goizean zehar, hamabost margolari egon ziran herriko txoko desbardinan margolanetan islatzen eta eguerdian aurkeztu behar izan ebezan hutsetik hasitako lanak.
Gero, epaimahaiak saridun bi aukeratu ebazan. Lehenengo saria, 800 eurokoa, Iker Mugarrak irabazi eban eta bigarrena, 500 euro, Leticia Gasparrek. Beste alde batetik, publikoaren margolan gustokoenaren saria be egon zan eta hau, Carlos Langek irabazi eban, 300 euro eskuratuta.