artea

Zeanuri artistez beteko da domekan

Asier Abrisketa 2024ko mai. 30a, 12:11

Aire Zabaleko VI. Margolan Lehiaketan hainbat artista batuko dira, goizean zehar herriko txoko desbardinak margolanetan islatzeko.

Domekan, bagilak 2, izango da Zeanuriko Aire Zabaleko VI. Margolan Lehiaketea. Zeanuriko pintura taldeak antolatuta eta Udalak lagunduta dago lehiaketea. Margolanen gaia, urtero lez, Zeanuri eta bere inguruak dira: auzoak, baserriak, basoak, errekea... Margolari bakotxak txoko bat aukeratu eta hau margoztuko dau euskarri lauan, gehienez be 100x100 zentimetrokoa.

Artistak goizean hurbilduko dira Zeanurira, 09:00etatik 09:30era izango dabe euskarri zuria zigilatzeko aukerea. Gero bakotxak bere txokoa hartuko dau eta goiz osoa izango dabe margozteko. Lanak 14:00etatik 14:30era batuko ditue epaileek Kultur Etxean.

Epaimahaiak irabazle bi aukeratuko ditu. Lehenengoak 800 euro jasoko ditu eta bigarrenak, 500 euro. Beste irabazle bat be egongo da, publikoak aukeratutakoa eta honek, 300 euroko saria izango dau.

 
2023ko irabazleak

Eduardo Alsasua Garcia pintore gasteiztarrak irabazi eban Zeanuriko Aire Zabaleko Margolan Lehiaketearen V. Edizinoko lehenengo saria eta Artziniagako Fernando Uretak eroan eban publikoaren saria. Zortzi artistek hartu eben parte, arratiarrik ez tartean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!