Zeanuriko Udalak Euskera Plana egiteko prozesua abiatu dau, "Euskeraz gura dozu Zeanuri?" lelopean. Horretarako, herritarrak gogoeta kolektiboa egiteko batzar batera deitu ditu gaurko, hilak 29. Udaletxean egingo da bilerea, 18:00etatik 20:00etara. Bertan herritarren eretxiak batu, euskeraren erabilerea bultzatzeko ekintzak balorau eta proposamenak jaso eta eragile aktiboak identifikauko dira.
Gainera, "udalerriko euskerearen egoerea zein dan eta etorkizunean nora heldu gura dauan" jakiteko galdetegi laburra zabaldu dau. Herritarrak hau betetera animau gura ditu Udalak, Euskera Plana diagnostiko egoki batetik abiatzeko.