Hamazortzi urtetik aurrerako zeanuriztar guztiak, bertan jaioak, etorritakoak zein "beraneanteak" dagoz deituta zapatuan Kintaden eguna ospatutera. Kalejirak, herri bazkaria sagardaotegiko menuagaz eta dj-a egongo dira besteak beste.
Jentea parte hartzera animetako hainbat bideo egin eta partekatu ditue sare sozialetan. “Ilusino handia egiten deusku gazteak eta helduak etortea" azaldu deutso begituri Naia Egiluz antolakuntzakoak. "Edadeko jentearentzat konbite berezia egin gura geunke eta etortera animau”.
Maiatzak 25, zapatua
- 12:00etan, plazan batu.
- 12:30ean, Hiru Zubiak.
- 12:45ean, poteoa.
- 13:45ean, frontoiko Photo Call-era taldeko argazkia ateratera.
- 14:30ean, Triki Txotx Sagardotegi ibiltariagaz herri bazkaria. Sagardotegiko menua 22 euroan. Menu beganoa be aukeran.
- 16:00etan, bazkalosteko animazinoa.
- 17:00etatik 20:00etara, DJ Feligaz jantzaldia.
- Umeentzako gunea egongo da 14:00etatik 18:00etara (umeak bazkalduta egon beharko dira).