Maiatzaren 5ean, domekea, egingo da Zeanuriko Erroten Ibilaldiaren hamazazpigarren edizinoa, Joko Alai alkarteak antolatuta. Bertokoei zein kanpokotik hurreratzen diranei Zeanuriko auzoak eta herrian errotek izan daben garrantzia ezetuarazoteko helburuagaz antolatuta, domeka goiza natureagaz harremanetan pasau eta ondare historiko-etnografikoa ezetuteko aukerea izaten da urteroko ekintza hau.
Martxea Zeanuriko plazatik abiatuko da 09:00etan eta parte-hartzeako, izena emon behar da 08:30etan, plazan bertan. Sei eurokoa da prezio orokorra; Joko Alaiko bazkideentzako barriz, lau eurokoa da eta hamahiru urtetik beherakoentzako, doban. Ibilbide nagusiak hamalau kilometro ditu eta herrian zenbatuta dagozan hamazortzi errotetatik, hurbiletik zazpi ikusiko ditue. Gainera, Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin, errotara sartzeako aukerea be egongo da.
Ibilbide laburra
Errotak prisa barik ikusteko ohiko ibilbidea lau kilometro laburtu bada be, umeentzako edo ondo prestatuta ez dagozanentzako zazpi kilometroko ibilbide laburra antolatu da. Hau, jan-edana banatuko dan lekutik, Alkiberren, helmugara zuzentzen da. Bide hau aukeratzen dabenek, errota bitan sartzeako aukerea izango dabe, Errotabarrikoa eta Olabarrikoa hain zuzen be.