dokumentala

Zeanuriko atzen Santa Ageda egunaren gaineko dokumentala proiektauko da zapatuan

Asier Abrisketa 2024ko api. 12a, 11:26

Ingrid Kurschick Zeanurin bizi dan antropologoak egindako filma Kultur Etxean egongo da ikusgai, zapatuan 19:00etan.

Ingrid Kurschick Zeanurin bizi dan alemaniarra da, antropologoa eta euskal ikasketetan aditua. Euskal ohiturakaz zer ikusia dabezan gaien gaineko hainbat ekoizpen egin ditu eta atzen Santa Ageda egunean, zeanuriztarren eskutik egon zan santaeskearen gaineko dokumental bat grabetako. Holan, Santa Ageda 2024 dokumentala Zeanuriko Kultur Etxean proiektauko da zapatuan, hilak 13, 19:00etan.

Dokumentalean ohitura hau batu dau, kantuek eta parte-hartzaileen berbak tartekatzen dituana. Holan, talde eta kofradia desbardinak aurkeztu eta abestien sekretuak kontetan dira dokumentalean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!