Bizkarsoro filma herriz herri dabil eta gaur, martiak 20, Zeanuriko Kultur Etxean ikusi ahalko da, 19:30ean. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zan Josu Martinezek zuzendutako benetako istorioa kontetan dauan fikzinozko film hau. Izan be, Bizkarsoro herria ez da existiduten eta bizkarsorotarrak fikzinozko pertsonaiak dira, baina zelanbait, euskeraz biziteagaitik jazarriak izan diran euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak.
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diran bost istoriok osatuten dabe filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarrituta dagoz, bost hamarkadatako kontakizuna egiteko.
Pelikuleak, Ipar Euskal Herriko herri txiki batek bizi izandako aldaketa sozialak erakusten ditu, baita euskerearen zuztartze eta urruntzea eta euskerearen bizirauteko burrukea be. “Frantzia sortu zan. Frantsesak sortzea falta zan bakarrik”, pelikulako kartelean azaltzen dan moduan.