mendia

Gaur zabaldu da Gorbeia Suzien 21K lasterketarako izen-emotea

Asier Abrisketa 2024ko mar. 4a, 10:46

Urri lehenengoaren 28an jokatuko da 21 kilometro eta 1.200 metroko desnibela daukan lasterketea.

Gaur, hilak 4, 10:00etan zabaldu dau Gorbeia Suzien mendi-lasterketako antolakuntzeak 21K lasterketarako izen-emotea, kronoak.eus webgunean. Dortsalak amaitu arte egin ahal izango da izen-emotea. Gainera, argitaratu da 32K lasterketako parte-hartzaileen zerrendea zein itxarote zerrendea gorbeiasuzien.eus webgunean. 

21K lasterketearen ibilbidea Zeanuritik hasiko da, 11:00etan. Bertatik, San Justo ermitatik sartuko dira korrikalariak Gorbeiako Parke Naturalera, hasikera aldapatsuagaz. San Justotik, Zanburura helduko da bidea eta bertatik, Lekandarantza. Tontorrera heldu aurretik, Arrabako landetatik pasau eta Egiriñaora doa bidea. Hortik, Aldaminapera egingo dabe korrikalariek, Lanbreabe auzora bajatu eta San Juanen atzen igoera labur bat egin ostean, helmugarako atzen metroak faltauko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!