Zeanurin argazkilari talde bat sortuteko ekimena jaio da eta bide honetan, taldea osotuten hasteko lehenengo batzarra bihar, zezeilak 20, izango da udaletxean 18:00etan. Insteresdunek, Juanma Nogalesegaz (618 027 307) edo Miren B. Idigorasegaz (630 0477 776) ipini daitekez kontaktuan.
Taldean adin guztietako argazkilariak, esperientziadun zein hasibarriak, izango dira ondo etorriak. Taldearen helburu nagusia barriz, argazkiak zein jakintzak alkarbatutea izango da etorkizunean, erakusketak edota bestelako proiektuak batera garatu ahal izateko.