2024ko Gorbeia Suzienek badauka eguna, urri lehenengoak 28, eta badaukaz 32K zein 21K lasterketetarako ibilbideak zehaztuta. Oin, korrikalariak behar dira eta gaur bertan, zezeilak 1, zabaldu da 32K lasterketa nagusirako izen-emotea, Gorbeia Suzienen webgunean. Hilaren 25era arte egongo da zabalik. Skyrunner World Series-eko korrikalariak barne, 600 dortsal banatuko ditu antolakuntzeak.
Ibilbideak, 2.400 metroko desnibel positiboa egiten dau bere 32 kilometroetan eta Zeanuriko plazan hasi eta amaituko da. Bertatik, San Justoko ermitatik barneratuko da Gorbeiako parke naturalera. Igokera aldapatsuetatik, Zanaburura heldu eta Lekandako bidea hartuko da. Bide harritsu teknikotik bajatu eta Arraba inguratuz, Zastegiko txabolara heldu eta Gorbeiako tontorra igoko dau bideak. Hortik Azerora jeitsi eta atzen igoereari ekingo jako, Aldaminera heldu arte. Bertatik, Zeanurira bueltetako jeitsiera luzea baino ez da faltauko.