bertsolaritzea

Domekan izango da Zeanuriko Bertso Eskoleak antolatutako 20. saioa

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 19a

Maialen Lujanbio, BTNko txapelduna eta Amets Arzallus, azpitxapelduna, izango dira Zeanuriko saioko bertsolarietako bi.

Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Alaia Martin, Igor Elortza eta Maialen Lujanbiok hartuko dabe parte frontoian, 18:00etan, egingo dan bertso-saioan.

Urtailaren 21ean, domekea, punta-puntako bost bertsolari batuko dira Zeanuriko frontoian, 18:00etan kantetan hasteko. Zeanuriko Bertso Eskoleak antolatuten dauan neguko bertso-saio honek, urteurren borobila ospatuten dau aurten, hogeigarrena hain zuzen be. Entzuleentzako sarrerak frontoian bertan salduko dira, saioa hasi baino ordubete arinago hasita.

Gai-emoile lanetan, Eñaut Intxaurraga bertsolari zeanuriztarra egongo da eta kantuan, momentuko bertsolaririk onenetakoak. Tartean, atzenengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko lau finalista, txapeldun eta azpitxapelduna barne: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Alai Martin. Eurekaz batera izango da Igor Elortza be, BTNko finalean lautan izandakoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!