aurkezpena

Ahoztar Zelaietak 'La Ertzaintza que viene' liburua aurkeztuko dau Zeanurin

Asier Abrisketa 2024ko urt. 17a, 11:04

Ahoztar Zelaietan, 'La Ertzaintza que viene. Tecnologia de hipervigilancia y capitalismo de consultoría' liburuaren aurkezpenean // Txalaparta.

La Ertzaintza que viene. Tecnologia de hipervigilancia y capitalismo de consultoría ikerketearen aurkezpena frontoiko tabernan izango da, barikuan 19:00etan.

Ahoztar Zelaieta Zamakona (Bilbo, 1972) kazetari eta kriminologoa besteak beste, El narco oasis vasco, Zaldibar zona cero eta Residencias SA liburuen egilea da. Bere atzen lana da La Ertzaintza que viene. Tecnologia de hipervigilancia y capitalismo de consultoría eta ikerketa hau lehenengoz aukeztuko dau Arratian hilaren 19an, barikua, Zenauriko frontoiko tabernan 19:00etan.

Ikertzaileak Txalapartaren webgunean dinoanaren arabera, “Ertzaintza zelatan egiteko tresna aurreratuak integretan dabil; gehienak industria pribaduko erraldoiek egiten ditue eta horreen artean Israelgo enpresak dagoz”. Ertzaintzaren teknifikazino prozesu honen praktikarik ezatabaidagarrienak be jakitera emoten ditu liburu honetan Zelaietak. “Segurtasun publikoa modernizeteak segurtasun prediktiboaren ikuspegirantza aldatzea dakar, eta ikuspegi horrek datu sentikorren azterketa erabilten dau delituak egiteari aurrea hartzeako” azaldu dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!