musikea

Anje Duhalde Zeanurin izango da bihar

Asier Abrisketa 2023ko abe. 28a, 10:10

Zeanuriko Ibarreta frontoian izango da musikari lapurtarraren zuzeneko kontzertua, bariku gauean, 22:00etan.

Anje Dualde Lapurdiko musikaria 1970eko hamarkadan hasi zan musikan. Baionako antzokian abestu eban jentearen aurrean lehenengo aldiz 1973an eta handik gitxira, Mixel Ducau-gaz batera, Errobi, lehen euskal rock taldea sortu eban. Talde horretan abeslari eta gitarra-jotzaile ibili zan eta behin taldea deseginda, bakarlari moduan jarraitu dau gaur arte. Akelarre taldeagaz be lau urte ibili zan eta hainbat proiektutan kolaborazinoak egin ditu. Hamazazpi diskok osotuten dabe bere diskografia. Goizero (1975), Amurizarekin kantari (1990), Sorminetan (2006) eta Ibilean (2012) dira horreetako batzuk.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!