UEMA

Zeanuri ofizialki batu da barriro Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera

Asier Abrisketa 2023ko abe. 18a, 10:27

Zapatuan Orion egindako Batzar Nagusian Azkoitia, Berrobi, Hondarribia, Lezo, Mendexa eta Zeanuri batu ziran UEMAra, 107 udal eta 342.000 biztanleko komunidadea osotuz.

Azkoitia, Berrobi, Hondarribia, Lezo, Mendexa eta Zeanuri UEMAko kide dira abenduaren 16tik aurrera. Izan be, Batzar Nagusia egin eban UEMAk Orion. Besteak beste, 2023an egindakoaren balantzea aztertu eta 2024rako egitasmo nagusiak onartu ebezan batzarkide diran alkateek eta zinegotziek. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera gehitzeko herri barriek egindako eskaerak be onartu ebezan.

Holan, joan dan zapatutik, UEMAko kide dira beste sei herri be. Zehazki, 107 udalek osotzen debe oin mankomunidadea, guztien artean 342.000 biztanleko lurgune euskalduna osotuz. Gurean, Zeanurigaz 6 dira UEMAn dagozan herriak: Arantzazu, Areatza, Artea, Dima, Igorre eta Zeanuri. Arratiatik, Maider Gandarias, Zeanurikoa; Iñigo Iruarrizaga, Areatzakoa; Ibon Ozerin Igorrekoa eta Haizea Ziarrusta Dimakoa egon ziran Orioko Arraunetxen egindako Batzar Nagusian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!