Zeanuriko Abesbatzarentzako urte berezia da aurtengoa, hogeta bosgarren urteurrena ospatuten dabiz eta. Holan, urteurreneko jaia ospatuko dabe zapatuan, hilak 28. Zelan ez, Zeanuriko Abesbatzak kantuko dau baina laguntza zabalgaz. Izan be, Otxandioko Ohiandi Abesbatza, Xemein Abesbatza eta Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatza be egongo dira kantetan. Horrezaz gain, musika eskolako umeen eta herriko txistularien parte-hartzea be egongo da.
Ospakizuna eguerdian, 12:00etan, hasiko da plazan. Bertatik, danak batera urtengo dira Hiru Zubiak kalejirea egitera eta abesbatzek banaka, geldialdiak egingo ditue kantetako; plazan, Ibarretan, Igertualden eta Arregian. Gero, barriro plazare heltzerakoan danak batera egingo dabe abesbatza. Arrastian be ez da musika giroa geldituko. Izan be, Eingo taldea herritik ibiliko da 16:30etik aurrera.