Zeanuriko Udalak antolatuta, hurrengo egunetan auzo batzar ireki ugari egingo dira auzoz auzo. Holan, Udalak auzotarrakaz balorau gura dau legegintzaldi hasikerea eta horrezaz gain, auzo mailako proposamenak zein banakakoen ekarpenak batuko ditue. Holan, 2024ko aurrekontuak prestatuten hasiko da Udala. Batzar guztiak izango dira 19:30ean eta edonork garraio zerbitzua behar izan ezkero, Udalera deitu ahal dau.
Lehenengo batzarra gaur, hilak 23, izango da Eleizondoko auzotarrakaz, elizapean. Bihar barriz, hilak 24, Uribe eta Otzerinmendiko auzotarren txandea izango da, auzoko txokoan. Eguaztenean, hilak 25, Altzuagako txokoan izango da batzarra, Altzuaga eta Undurragakoentzako. Eguenean, hilak 26, Asterriako txokoan eta barikuan, hilak 27, Altzustan izango dira asteko atzen batzarrak.
Ipiñaburuko auzotarren txandea ostera datorren astelehenean, hilak 30, izango da auzoko txokoan. Eta amaituteko, herrikoentzako batzarra aste bi barru, zemendiaren 6ean, izango da Kultur Etxean. Plaza, Igertualde, Gurutzalde, Orue, Soloeta eta Landagutxiko auzotarrak dagoz atzen batzarrera deituta.