Berbaldia

Sorgin ehizari buruzko berbaldia egingo dau Josune Muñozek Zeanurin

Bea Azpiri 2023ko urr. 18a, 10:34

Eguenean, 18:00etan izango da Arkotxan Sorginkeria, sorgintasuna ala sorgintza? Sorgin ehiza Bizkaian izeneko berbaldia.

Mazala andra taldeak antolatuta, bihar, hilak 19, 18.00etan, Skolastikako Josune Muñozek Sorginkeria, sorgintasuna ala sorgintza? Sorgin ehiza Bizkaian izeneko berbaldia egingo dau Zeanuriko Arkotxan. Ikastaroak, gaiaren gaineko andrazkoek idatzitako literatura izango dau ardatz eta historiaren ikuspuntutik landuko da. Gure eremuan gertatutakoaren barri be emongo dau Skolastikakoak.

Sorginkeria delitua egotzita, milaka persona hil ebezan Eleizeak eta estaduek Europan eta euretako %80 andrak izan ziran. Sorgin-ehiza andrei diziplina ezartzeko mekanismoa izan zala feudalismotik kapitalismorako transizinoan, dino Silvia Federicci ikerlariak Caliban eta sorgina liburuan. Horrek oso ondorio latzak izan ebazan andren bizitzan. “Batetik andren ohiko zereginak negatibizau egin ziran” eta “bestetik, andren askatasun bideak akabatu ebezan estaduek eta Eleizak” azaldu dau Muñozek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!