bertsolaritzea

Asteon zabalduko ditu ateak Zeanuriko Bertso Eskoleak

Asier Abrisketa 2023ko urr. 16a, 16:23

Eguenean, hilak 19, 19:30ean izango da ludoteka gaineko gelan kurtsoko lehenengo saioa. Doban da eta 615 717 445 telefonoan emon daiteke izena.

Zeanuriko Bertso Eskolea asteon ipiniko da martxan Eñaut Intxaurraga bertsolari zeanuriztarraren eskutik. Lehen saioa eguenean, urri bigarrenak 19, izango da 19:30ean eta astero egongo da ordubeteko saio bat. Ludoteka gainean emongo da ikastaroa eta ume, gazte, zein helduak dagoz konbidauta doban parte-hartzera. Aldez aurretik emon behar da izena 615 717 445 telefonoan.

Zeanuriko Bertso Eskolea

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!