gorbeia

Ibilbide gidatu bi egongo dira aukeran domekan

Asier Abrisketa 2023ko urr. 13a, 11:10

Saldropotik ibili bitartean, inguruko mito eta kondairak entzun ahal izango dira batean. Bestean barriz, Undurragako urtegia eta inguruko errotak ikusiko dira.

Domekan, hilak 15, ibilbide gidatu bi egongo dira Zeanurin, bata Gorbeiako Parketxeak Saldropon antolatutakoa eta bestea, Gorbeia Turismok Undurragan egingo dauana. Saldropoko ibilbidean, Koldo Alikostesek kontauko ditu inguruetako istorio, mito eta kondairak lau kilometroko ibilbidean zehar. Izena, 94 673 92 79 telefonoan edo gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus helbidean emon daiteke.

Undurragan ostera, parte hartzaileek urtegiari bueltea emongo deutsee. Bertan, errota zaharrak erakutsiko dira bai eta gaur egun, urtegiak daukan funtzionamendua. Herriko plazan, 11:00etan da hitzordua baina aurretik, izena emon behar da basquemountains.com webgunean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!