Urri lehenengoaren 7an, Mañarian jokatu zan Euskadiko Ardi Txakurren XXV. Txapelketea eta bertan egon ziran Jon Olibares eta Bizi ardi-txakur zeanuriztarrak. Txapela Arratiara ekartea lortu eben lehenengoz, gainera, aspaldian Bizkaira heldu ez dan txapela be bada. Holan, oin Bizkaiko hiru, Euskadiko bat eta estadu mailako txapel bat ditu etxean Olibares artzaiak. Txapelketan, Mikel Pagazaurtunduak eta Lay txakurrak be hartu eben parte eta zazpigarrenak izan ziran sailkapen orokorrean.
Sailkapena:
- Jon Olibares-Bizi (Zeanuri)
- Gaizka Etxaniz-Ira (Azkoitia)
- Mikel Aizpurua-Txuli (Oiartzun)
- Gaizka Etxaniz-Laster (Azkoitia)
- Javier Gastañaga-Cool (Aretxabaleta)
- Juanjo Garate-Tina (Izurtza)
- Mikel Pagazartundua-Lay (Lemoa)
- Pello Segurola-Kai (Matxinbenta)
- Bittor Bengoetxea-Izar (Galdakao)