auzoak

Altzustan be, sanmigelak ospatuko ditue bariku eta zapatuan

Asier Abrisketa 2023ko ira. 26a, 12:22

Egitarauaren barruan dago zapatu arrastiko zazpi kofradien arteko bola-jokoa; Bizkaiko Ondarearen Europako XXII. Jardunaldien parte dan txapelketea.

Urri lehenengoaren 29a da San Mikel eguna eta beraz, Zeanuriko Altzusta auzoko jaiak. Auzotarrek, bariku-zapaturako hainbat ekintza antolatu ditue. Auzoko txokoan egingo dira ekintzak. Barikuan, Mus Txapelketea jokatuko da eta zapatua izango da jai egun nagusia. Eguerdian, auzotarrak bazkalduteko batuko dira eta bazkalostean, Briska Txapelketea eta Bola-joko Txapelketea egongo dira jokoan. Iluntzean barriz, Eingo taldeak girotuko dau erromeria eta txorizoa eta urdaia banatuko da.

Jaietako puntu garrantzitsuenetakoa izango da zazpi kofradien arteko Bola-joko Txapelketea. Hau, auzoko bolatokian jokatuko da Altzua, Altzusta, Asterria, Ibarguen, Ipiñaburu-Undurraga, Otzerinmendi eta Uribeko kofradien artean. Gainera, jokoa Bizkaiko Ondarearen Europako XXII. Jardunaldien parte be bada. "Ondarea bizirik" lemapean, Bizkaiko 70 herritan egiten diran 150 ekintza dira jardunaldi dira honeek; jantzak, jaiak, kirol zaharrak, lanak...


Urri lehenengoak 29, barikua

  • 18:30ean, Mus Txapelketarako izen-emotea.
  • 19:00etan, Mus Txapelketea.

Urri lehenengoak 30, zapatua

  • 14:00etan, auzo bazkaria.
  • 17:00etan, Briska Txapelketea.
  • 17:30ean, Bola-joko Txapelketea.
  • 19:00etan, Eingo taldea; musika eta jantza artean, txorizoa eta urdaia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!