UEMA

Zeanuriko Udalbatzak UEMAra bueltetea aztertuko dau eguenean

Asier Abrisketa 2023ko ira. 19a, 11:00

Hilaren 21ean, 19:00etan egingo dan plenoan ebatziko da Zeanuri Udalerri Euskaldunen Mankomunidadean barriro sartuko dan ala ez.

Eguenean, hilak 21, Zeanuriko Udalak pleno erabakigarri bat ospatuko dau, izan be, herria barriro UEMAren parte izango dan ala ez ebatziko dabe zinegotziek. Holan, EH Bilduko gobernu barriaren helburuetako bat beteko da. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen sorreran Zeanuri egon bazan be, gerora, euskerearen aldeko alkargotik urten zan Udala.

Eguenean baiezkoak urtetan badau, abenduko UEMAko batzar orokorrean berretsiko da ebatzia. UEMAren parte izatera ailegetan bada, Zeanurik ordezkari bi izango ditu UEMAren batzar orokorrean. Holan, EH Bilduk EAJri proposatu deutsa, baiezkoa emon ezkero ordezkari bana alderdi bakotxekoa izatea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!