Hasi da Gorbeia Suzien motorrak berotzen

Ager Barragan 2023ko ira. 8a, 12:12

Aurten egun handia hilaren 23a izango da, baina hankak eta gorputzak preparetan hasteko, Oihana Azkorbebeitiagaz batera Merrel zapatilen aurkezpena eta entrenamentua antolatu dabe domeka honetan, hilaren 10a.

Ekitalditxoa Zeanuriko plazan goizeko 09:00etan hasiko da eta aurkezpenaren ostean, Zeanurira hurreratu diran kirolariek Azkorbebeitiagaz  batera lasterketearen tarte bat egiteko aukerea izango dabe, Oihanak berak lasterketa on bat egiteko aholkuak emoten dabezan bitartean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!