Urri bigarrenaren 2an, zapatua, Gorbeia Turismok gidatutako bisitea egongo da Zeanuriko Undurraga urtegian. Ordu biko bisitea izango da, sei kilometro eta erdiko ibilbidean egitekoa. Hasteko, Errotabarri errotan egingo dabe bisitariek geldialdia. Honen funzionamentua eta errotarien lanbidera hurbilduko dira parte hartzaileak. Honen ostean, urtegia inguratu eta presara joango dira bisitariak honen historia zein funzionamentuaren inguruko azalpenak entzungo ditue.
Hitzordua, 11:00etan izango da, Zeanuriko plazan. Baina aurretik, izena emon behar da basquemountains.com webgunean. Hamabi urtetik gorakoentzako prezioa lau eurokoa da, ibilbidea amaitzerakoan, Txoko Sagarna tabernan aldatu daiteke sarrerea pintxo-potea egiteko. Sei eta hamabi urte bitartekoek barriz, euro bi ordaindu beharko dabez, freskagarri bategaitik aldatu daitekeana.
Bisita gidatu bardina, urri bigarrenaren 15ean egin ahalko da.