Oingo zapatuan, urri lehenengoak 2, izango da Joko Alai alkarteak antolatutako Zeanuriko Ermiten Mendi Martxearen urteroko zitea. 1988an jaio zan oinezko martxa hau, kirola egin eta bide batez herriko ondarea ezetuarazteko. Izan be, Zeanurin asko dira auzoetan sakabanatutako eleiza eta ermitak, hogei guztira. Ibilbide osoa 35 kilometrokoa izango da eta aurten be, Egiriñaoko Edurretako Amaren ermitea geldituko da kanpoan; beraz, hogei izango dira bisitauko diran tenpluak.
Izen-emotea, egunean bertan egingo da, plazan 07:00retan eta urtekerea ordu erdi beranduago izango da. Hiru martxa dagoz aukeran: 35 kilometroko ibilbide nagusia, 25 kilometroko ertaina eta 13 kilometroko txikia. Bidean, jan-edana hiru puntutan zerbitzauko da: Altzuan, Ipiñaburun eta San Blasen.