Eskupelotea

Zapatuan jokatuko dira Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako finalak

Asier Abrisketa 2023ko abu. 17a, 14:37

Promesetan, Ituarte eta Ibarluzea lehiatuko dira; nagusien mailan ostera, Diaz de Gereñu eta Markaida, Karregal eta Mendiaren kontra.

Martitzenean jokatu ziran Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako atzen finalaurrekoak eta beraz, ebatzita geditu dira zapatuan, hilak 19, 18:30etik aurrera jokatuko diran final biak. Promesen mailan, lau t'erdian lehiatuko dira Ituarte eta Ibarluzea. Nagusien mailan barriz, bikoteka, Diaz de Gereñu eta Markaida, Karregal eta Mendiaren kontra.

Ituarte, atzen partidua alde handiagaz irabaztetik dator, 22-10, Sasiainen kontra. Ibarluzeak barriz, Bilbaoren aukako finalaurrekoa 22-17 irabazi eban. Nagusien artean ostera, Diaz de Gereñu eta Markaida 22-13 irabaztetik doaz finalera, Okamika eta Beitiaren kontrako finalaurrekoan. Karregal eta Mendiak alde txikiagoagaz lortu eben finalerako txartela, 22-19 irabazi eben Agirremalloa eta Pujanaren aurka.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!