Bihar, hilak 15, 18:30ean hasiko da Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako finalaurrekoetako bigarren eta atzen saioa. Promesen mailan, lau t'erdian, Ituarte eta Sasiain lehiatuko dira. Gero, nagusien mailakoak binaka arituko didra, Karregal eta Mendia, Agirremalloa eta Pujanaren aurka. Honeek amaitu ostean, ebatzita egongo dira abuztuaren 19an jokatuko diran finalak. Izan be, beste finalaurrekoak barikuan jokatu ziran. Promesen mailan, Ibarluzeak irabazi eban 22-17, Bilbaoren kontra. Nagusien mailan barriz, Diaz de Gereñu eta Markaida nagusitu ziran 22-13, Okamika eta Beitiaren kontra.