jaiak

Gauez Zeanuriko jaietatik bueltetako autobusa egongo da bihar

Asier Abrisketa 2023ko abu. 11a, 11:10

Arratia, Zornotza eta Galdakaoko gazteentzako da Zeanuritik 02:30ean eta 05:00etan urtengo dan autobus zerbitzua.

Arratiako Udalen Mankomunitateak, Zornotza eta Galdakaoko udalakaz alkarlanean, antolatutako gaueko autobus zerbitzua inguruko herri guztietako jaietan dago martxan. Holan, oingo zapatuan, hilak 12, Zeanuriko jaietan egongo da. Birritan urtengo da Zeanuritik autobusa, beste herrietarantza: 02:30ean eta 05:00etan.

Hurrengo zerbitzuak Areatzako jaietan (hilak 25), Arteako jaietan (urri lehenengoak 8) eta Galdakaoko jaietan (urri lehengoak 9 eta 16) izango dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!