Eskupelotea

Barikuan jokatuko dira Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako lehen finalaurrekoak

Asier Abrisketa 2023ko abuztuaren 9a

Promesa mailan Bilbao eta Ibarluzea lehiatuko dira eta nagusiak binaka, Gereñu eta Markaida batetik, Okamika eta Beitia I bestetik.

Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketea aurrera doa eta barikuan, abuztuak 11, jokatuko dira finalerdietako lau partiduetako lehenengo biak, 20:45etik aurrera. Promesak lau t'erdian lehiatuko dira, Bilbao eta Ibarluzearen arteko partiduan Nagusiak barriz binaka arituko dira, Gereñu eta Markaida batetik, Okamika eta Beitia I bestetik.

Hurrengo finalaurrekoak hilaren 15ean izango dira. Promesetan, Ituarte eta Sasiain dagoz. Nagusietan barriz, beste bikote bi: Karregal eta Mendia, Agirremalloa eta Pujana. Holan, finalaurreko guztiak jokatuten diranean, irabazleak abuztuaren 19ko finaletan egongo dira aurrez aurre, aurtengo txapela janzteko lehian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!