Eskupelotea

Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako atzen final-laurdenak jokatuko dira bihar

Asier Abrisketa 2023ko abu. 3a, 12:30

Promesen, lau t'erdian, eta nagusien, bikoteka, partidu bana egongo dira barikuan 19:00etan. Finalaurrekoak hilaren 11tik 15era jokatuko dira eta finalak, hilaren 19an.

Barikuan, abuztuak 4, jokatuko dira Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako atzen final-laurdenak. Promesak kaiolan arituko dira eta nagusiak bikoteka. Holan, 19:00etatik aurrera partidu bi egongo dira jokoan; Sasiain vs. Iruzubieta III batetik eta Okamika-Beitia I vs. Etxeita-Ibarloza bestetik. Atzen finalaurreko saioan, holan geratu ziran markagailuak: Bilbao 22-17 Ariznabarreta, Okamika-Telleria 21-22 Agirremalloa-Pujana bestetik.

Final-laurdenak ebatzita egon ostean, hurrengo asteetan jokatuko dira finalaurreko eta finalak. Finalaurrekoan abuztuaren 11 eta 15 artean egongo dira ikusgai. Finalak ostera, batera jokatuko dira abuztuaren 19an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!